viernes, 27 de septiembre de 2013

Wildwolf Triathlon Series Donosti - 2013/09/15

Apa gaztiak!

Urte guztian zihar blog hau erabat alde batara lagata euki ostian berriz ere hemen gera ohitxura onak berreskuratzen eta gure kirol abenturen berri ematen.

Ez pentsa blog hontan gure berri eman eztegula ta geldi pasau degunikan denporia abendutik hona! Urteroko lez aurten ere urtarrilletik abuzturako hilabetiak bizikleten inguruan pasau ditxugu. Grupettara kide berrixak hurbildu izana eta David, Xei, Goiatz eta nik neuk Quebrantahuesos-a bukatu izana izan dia gertakari aipagarrixenak!

Igeriketa izan da gero eta indar geixaokin kuadrilan sartu dan kirola aurtenguan. Goiatzen bidia segika, aurten Aitor ere jo ta sua hasi zaigu igerixan ta trabesia dexentetan ibili dia bixok ere kilometruak eitxen.

Bestalde, Goiatzek bere triatloi saiakereri jarraipena eman die ta aurtenguan Onditz Memoriala dan Donostiko triatloi olinpikua bera ein zaban!!

Eta triatloian mundu hortan bestieri sartzeko asmuakin... hala iritsi ginan gaurkuan kronikako arrazoi dan Donostiko Wildwolf Triathlon Series jarduerara.

Hainbestetan bezela, triatloi mundura eindako urreraketa honen jatorrixa Elgoibarko jaixetako juerga bat izan zan. Kubatak eskuan beti ere ahua berotu ta hala erabaki gendun errelebokako triatloian bi talde aurkeztia: LRT taldia Goiatz, Alberto eta nik neuk osatu genduan ta bestalde Ion, Aitor Azkue ta Ioritzek ere taldia osatu zaben. Hirugarren talde bat ere aurkezteko asmua egon zan jaixetan baña... batzuk aitzakixak erretz aurkitzen ditxue eskakeatzeko! ;)

Jarduerian egituria berez sinplia zan. Triatloi olinpikua erreleboka bete biharra zauan: taldekide bakoitzak sektore bat osatuz.

Igandia eguzkitxu jaio zan Donosti aldian ta ingurune paregabia zakagun kirola einez beste behin ere egun politxa pasatzeko.

Igeriketako sektoria Ondarretako hondartzan hasten zan ta badia barrutik 1500 metro bete ostian boxetan amaitzen zan Donostiko tenis parian. Sektore hortan Goiatz eta Ioritzek hartu zaben parte ta bixak ere lan dotoria ein zuten. Aipatzekua Ioritzen jarduna: uretatik hirugarren!! irten zan ta.

Ioritzi errelebua Ionek hartu zion bizikleta gañian Goiatzi Albertok hartzen zion bitartian eta haueri korrikako saiorako Aitorrek eta nik. Danok ere gogotik bota gendun izerdixa ta ez gera sartuko bakoitzak emandako rendimendua baloratzen hasiko!! ;)

Bi ordu ta laurden pasatxoren ostian, seirak gustora asko bildu ginan meta inguruetan.

Gero alde zaharrian bazkari on bat ein ta eguna ederki borobildu genduan. Aupa mutilak!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario