lunes, 15 de septiembre de 2014

KONTXA BADIAKO 71 IGERIALDIA


Iepalaaaa!!!

Albertok emandako bultzadari errelebua hartuz hementxe nator aspaldiko partez neu ere aste bukaeran eindakuan berri ematera...

Irailan hasiera konpetiziuetarako ona eztan arren (oporrak, elgoibarko jaixak, ...) kontxako badiako trabesiara apuntatzia pentzau naban (2200m), goiz pasa Donostin, eta gero Zarautza bazkaltzera juteko aprobetxatuz txikixa eta Maiderrekin...

Aurreko tenporadia dakizuenez oso ondo bukatu genduan Aitor eta bixok igerixari dagokionez Getaria-Zarautzen SUB 52min(gorro berdia) marka lortuta, eta naiz eta oporretan igeri larregi ein ezdeten, nik behintzat, lasai-lasai hartzeko intentziuakin animau nitzan apuntatzera.

Donostira heldu eta bulebarrian bajau nitzan, Maiderri aparkatzeko marroia utzitxa... jajajaja... baina berandu gebizen ta... gorrua hartu eta markatzera... txastikin juntau nitzan eta pixkat beranduau ya Masterretako danekin... Kuriosua tokau jatan zenbakixa portzierto... 666.. the number of the beast!!!



Eta bueno, pixkat berotu ostian, 11:45 aldera martxan, neskak atera zian eta geu pixkat beranduo, traban zeuden barku batzuk kendu ostian...


 

Txastik nerekin eitxeko gogua zakala esan zian, eta zer esan propuesta horri (GZ blak kap!! makinon!!) topera fortzau gabe baina lo hartu gabe...Irteera eman eta lehengo momentuak izaten dia txarrenak, pilaketak, golpiak, baina itxuran heldu ginan irla ondora, eta ezkerretara hartu gendun hondartza aldera, ya igeri komodo eitxeko tokixakin...

Erlojua orainguan naiz eta martxan ondo jarri naban... metara heltzian kilometro bat nixela pausan nakan, seguruena bateonbatekin ikutzian edooo... en fin... imagenian ikusten dan marra rekto hori berez ezta holan...  baina bueno, gutxigorabehera antzerakua da einbiar zan rekorridua...



Eta bueno, eskailerak igo eta meta... 39min10seg eta 185 postua... ondo!!! eta gainera Txasti eta bixok trabesia osua batera eitxia lortu genduan eztala batere erreza!!

Dutxa berua, eta hondartzan nere bi neskekin eon eta gero Zarautzera bazkaltzera!!!

Besterik gabe, TXANDA-PASA!!! aste hontan GAU-KROSA, eta Bernin estrenua asfaltoko karreretan,  hemen idaztera ere estrenauko ete da?? jajajaja. Eta lasterketa einbiar daben bestiei ere animoooo!!! ia representazio on bat dakagun!! Nik bazkarixa dakat baina ia heldu neiken lasterketa ikusteko, ze azkenian ezgera extremoduron kontzertura jungo...

Astia ondo jun dadila!!!

GOI




No hay comentarios:

Publicar un comentario