lunes, 9 de enero de 2012

2012 Egutegia


Aupa mutilak, urteberrion!! jejejeje

Ze iruditzen jatzue 2012ko kalendarixo deportibua betetzen hasten bagera??

Ondorengo hauek dia, neri behintzat, eitxia gustauko jatazen probak, lasai editatu dezakezute, eta bateonbat falta dala ikusizkero añadidu bildurrik gabe!!

-          Martxoak 18: Bilbao-Bilbao. 115km kikloturista, ematen daben motxiliagaitxik bada ere merezi dau eitxia…. jejejejeje
-          Apirilak 22l: Debako Bira. 108 edo 155km. Etxe onduan izanda, derrigorrezko zita, aurten luzian bila!!!
-          Maiatzak 5: Bermeoko triatloia. 750-20-5km. Asko gustauko litzaidake eitxia.
-          Maiatzak 13: Debako Triatloia. 750-20-5km. Ia bat baino gehixau animatzen geran!! Seguru baietz!!
-          Maiatzak 19: Lagos de covadonga. 110km. Aurreko urtian lagosen izugarri sufridu ta gero enitzala bueltauko esan naban arren, azkenian eztabanez debako triatloiakin koinziditzen, astebukaera bat asturiasen lagunartian pasatzeko aukera ederra!! Asike zegaitxik ez!!
-          Maiatzak 27: Zarautz-Gernika-Zarautz. Eztet inoiz eiñ baina “zoritxarrez” quebrantan plaza lortuzkero, esparring bikaina!! jijiji
-          Ekainak 10: Paris-Roubaix Cicloturista. Bai mutilak, 2 urtian behin eitxen dan zikloturista!! 2 ibilbide 210km alde batetik, hoietatik 54km adokiñetatik!!! Ufffaaa!! Beste ibilbidia 120km-kua, Arenberg-eko basotik hasten dana!! Neri beti gustau izanjata karrera hau, asike plan izugarrixa izango zan!!
-          Pre-QH: Urteroko zita, QH baino 2 aste lenau, eta helburua 205km famosuak. Hori bai, lagunarte paregabian eta estresik gabe!! Derrigorrezkua!!
-          Ekainak 23:QH. Plaza tokau edo ez, aurten ere hor izango gera Portaleten animatzeko bada ere!!
-          Ekainak 29?? Nahaste borraste,aurten berriro!!!!

Ta hortik aurrera, nere aldetik behintzat trabesia pare 1 eitxia gustauko litzaidake, batez ere Getaria-Zarautz uztaila bukaeran, aurreko urteko esperientzia ta gero, derrigorrezko zita!

Ondo segi!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario