jueves, 16 de febrero de 2012

Aspaldiko!!

Luze juan da blog honek bere azken sarreria ikusi zabanetik. Irakurliek pentzau lezakete LRT taldiak bere kirolerako grina galdu dabala urte hasiera hotz honetan. Eta ezin da ukatu gauza erretza danik grina galtzia halako tenperaturak jasatian!!

Baña ez, gaztiak, LRT taldiak bere hortan dirau. Urtero lez, korrikalari sasoia atzian laga ta froga zikloturistatan buru belarri sartu arteko epia izan ohi da Urtarrilla - Otsaila parte hau. Entrenamentu garaixa beraz. Sasoi gogorra, nun bakoitzak bere barrenian bilau bihar daban motibaziua zero gradokin kirola eitxera ertetzeko. Eta, batzuk gehitxuo bestiok gutxitxuo, baña hortan dihardugu.

Ni neu sasoi hontako ariketak beste kirol "erosuo" batekin tartekatzen saiatzen naiz. Urtian zihar ein dian ta eingo dian astakeri fisikuetatik urruti, mendixaz ta abiaduraz disfrutatzeko kirol aproposari ekiten diot: Eskixari.

Aurtenguan, LRT taldeko ordezkaritza zabalakin montau genduan eskiatzera juateko espedizio dotore bat, eta asmua behintzat, post honetan txango horren nondik norakuak kontatzia zan. Baña hara nun naturak gure lekuan jarri gintxuan bere hotz siberiar ta haize bolada bortitzekin! Total: Azkenian gure eski asteburua Eibarko tabernetan ziharreko gau ibilbide bihurtu zala! Hoiek ere ein biharrekuak dia ordia!

1 comentario:

  1. Grande!!! Batzuk gogoratzen diala blog-ana!!

    Martxuan 2.intento 1 einbikoda ezta?? ejjejeje..

    Kar, astebukaeran Jakara zuaz??

    Ondoizan!!

    ResponderEliminar