Astelehen on lagunok!!
Nola hasi leiken kronikia pentzatzen eonaiz, ze atzo
bizitakua etzan nolanahikua izan. Eukal Herriko triatloi tenporadako 2.proba
izangenun nere alokairuko herrixan, Deban… nere triatloi taldiak antolautaukua.
Aurreko urtian olinpiko modalitatian proba ein eta gero, berriz ere sprint
modalitatera itzultzia erabaki zan… dudarik gabe erabaki bikaina nere iritziz…
eta fetxa egokixau batekin lagunduta, ondoriua, 400 partehartzaile eta
inskripziuak itxita… bikain!! Eta onena, 400 hoietatik LRT taldeko 2 kide, Mak
eta Goi, Goi eta Mak!!
Makentzat lehenengo triatloia zan eta neretzako bigarrena,
beraz, printzipiante batzuk gerala esan leike!! Aipatu nahiko nuke azken orduko
baja bat izan genula, gure Xei Arabiara bialdu zaben 2 aste lenau, triatloia
eitxeko zitxun aukerak bertan behera botaz… pena bat baina eongo dia aukera
gehixau!! Hurrengua 2 aste barru Hondarribin!! Eta esatia nahiko naban,atzo guk lortutakua
parte baten beregaitxik izandala, bera izan baita aurten triatloien munduan
hasteko berotu gaitxuna zati handi baten, beraz Xei, eskerrikasko!!!
Triatloian inguruan, lenau esan doten bezela sprint
modalitateko triatloia zan “papelian”, baina tranpa pixkat zakala ezin leike
ukatu. Hasteko 900 metro igerixan (berez 750m izaten dia), irteera uretatik,
Debako ria garbitikan, eta helmuga hondartzan. Bizikletan, 30 km (hemen ere
distantzia estandarra baino pixkat gehixo) eta zirkuito politxa baina repetxilo
pare 1ekin. Eta bukatzeko korrikako partia, 5 km pasa, sorpresatxo pare 1ekin
baitaere…
Lehenengo triatloi kronika danez, nere bizipenak ipiniko
ditxut hiru sektoreetan, ia Mak-ek ere beriak ipini ditzazkeen:
Igerixan, irteera emateko izugarrizko zailtasunak eon eta
gero… mareia bajatzen zauan eta ondorioz itsasoruntz bultza eitxen zaban,
irteera marra baino askoz aurrerau kolokau zan gente gehixena, eta juezak
etzaban irteeria eman nahi… eztaitx zenbat denpora eonginan han, baina azkenian
klakson zaratiakin hasi zan proba…. Ni neu Javi eta Alberto igeri taldekuekin
ezker aldetik abiatu ginan, ahalik eta gente gutxien eukitzeko… oso gogor hasi
nitzan eta riako partia, itsasora erten arte bakarrik einaban oso ezkerretik,
gehiegi akaso…bi boiak oso eskuman laga ta gero, hondartzara bueltia nahiko
inkomodua einjatan, ezkerruntz juten bait nitzan, hondik gehixau!!! Baina
bueno, 16 minutu exkax eta gero boxeetan nauan…
Transizio lasai baten ondoren, bizikletako sektoriari aurre
eitxeko prest nauan. Uste dot esan dezaketela gustoruen einaban atala izan
zala… uretatik erdi aldetik atera arren, grupo elegante pare 1 hartu nitxuan,
ta mendaroraino ziztu bizixan junginan, relebuak ematen, Mendaron buelta eman,
eta Sasiolan goruntz hastian bakoitza bere bolara eta ni, Albertokin(Mendarora
heltzen nauala kruzau einginan ta itxoin einzian) ritmo politx batian igo
genduan lehenengo partia… Lasturrera iritsi eta irteeran dauan repetxuan, ezin
izan naban Alberto eta grupuan erritmua jarraitxu eta erdi bakarrik einaban
hortik Itziar gainera zauan zatixa… grupo txiki batzuk adelantatzen ziaten
arren, orokorrian gustora nixen igotzen… Itziarko gainetik Debara, badakizue,
kuesta abajo hasta la mierda korre, ta oso gustora bajadan…. Ordubete pasa ta
gero berriz ere boxetan geuden!!
Berriz ere transizio lasai 1, Maider eta lagunen animuak
jaso (Eskerrikasko!!!) eta a korrerrrrrrrrrr…. Dudarik gabe hau da gutxien gustatzen jatan
sektoria, eta notau zan, ritmo lasai bat hartu naban eta 26 minutu pasa tardau
nitxuan 5,2Km eitxen, egixa esan neretzako oso ondo, hoin dala 2 urte baino 3
minutu gutxiau!!
Eta holan helmuga,
eta izugarrizko abituallamentua, uste dot inok etzabala esango janari edo
edarixa falta zanik…. Zuriteria ta guzti
zauan, ederra benetan!!!
Bukatzeko, ba hasieran komentau dotena, ni neu oso gustora
gelditxu nintzan, eta gehixau eitxeko goguakin gelditxu naiz… Eta gure Mak ere,
uste dot oso gustora gerau zala… igeriketan gauzak lasai hartu eta bizikletan
tokau jakon sufritzia, baina gero korrika ondo dakigun bezela bikaiñ moldau zan
naiz eta paliza galantakin jun gainian….
Denporak kasu honetan garrantzirik etzakaten arren helburua "finisher" izatia baitzan,
beti jartzen ditxugunez hemen ditxuzue:
Goi 1:44:01 (Igeri 16:26, bizikletan 1:00:58, korrika 26:37)
Mak 1:59:12 (Igeri 19:08, bizikletan 1:16:15, korrika 23:49)
Ondo segi!!
ZORIONAK Bixoi!!!!!
ResponderEliminarOin twitterren ere ikusgai linka! ;-)
Eliminarimpresionante cronica, no se pq.. igual por mi proximo estreno , igual por la participacion de dos amigos, o por ambas pero me has hecho poner la carne de gallina.. jeje
ResponderEliminarZorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!