Kaixo!!!
Bueno ba, por peticion popular hemen nere astebukaerako kronikia.
Dakizuenez, larunbatian Sariñenan Monegros-eko desiertuan eitxen dan btt martxa (edo lasterketa, txip-akin danez, eztaitx martxa esatiak balio daban) ospatu zan. Bi ibilbide, 66 km-kua bata, media-maraton bezela ezagutua (Erdi maratoia eztia 21 koma piku kilometro?? Bizikletan ez antza danez… jejeje) eta bestia 119km-takua. Izena asmatuko dezue ezta? Ba bai maratoia, jajajaja… Azkeneko urtietan Orbeak antolatzen dau… ta aurten 6000 lagun izan gera han hankak astindu eta autz pixkat hartzeko gogoz!! Seik eta Makek eitxen daben bezela, lasterketako datuak, lehenak 3ordu eta 45 minutu tardau zitxun proba eitxen eta azkenak 9 pasa!!
Ostiralian abiatu ginan LRTko taldekide bakarra, ni neu, eta fitxaketa bezela ixa konsiderau dezakeguna, ya que gure ekipaziua dakan, nere laneko Aitor durangarra, edo zornotzarra obeto esanda, 119 km-ko ibilbidiari aurre eitxeko asmoz. Gabeko 11etan heldu ginan Sariñenara, organizaziñuak habilitautako kanpara iristia lortu genduan, eta hurrengo egunetarako gure kanpamentua izango zana montau genduan… “dekartonen” erositxako txu sekonds camping-a boltzatik atera, zerura bota, kamping-a montauta, 4 anklaje ipini eta listo.. muy facil jejejejeje. Hori bai, gure koltxoia izango zan koltxonetia inflatzen 15 minutu eonginan manibeliari ematen… baina merezi zaban esfortzuak, ze egixa esan 2 egunetan lo oso ondo eindegu… naiz eta dana esate aldera, lo eiñ aurretik hartutako birrak eta kubatak seguru lagundu zabela… jajajajajaja.
Kanpamentua montauta, eta gure tradizioei ezin diegunez muzin eiñ, kanpan zeuden beste guztixak lo edo lotarako prest zeuden bitartian, gu herrira junginan trago batzuk hartzera… 3 ordu geruau, kanpamentuan geuden berriz, 3:30AM ma o meno…. Sin comentarios… ajajjajaja.
Larunbata, egun handia heldu da (tradukzion total de llego el gran dia), ta goizeko 8etatik gentia mobimentuan zebilen, asike lo askoz gehixau eitxerik etzauan… beraz 9:30 aldera jaiki, bizikletak montau ta herrira urbildu ginan gosaldu eta erosketa batzuk eitxeko asmoz…. Hortik lasterketa hasi harteko orduak, kanpamentuan pasau genitxun, jan eta edaten, zetorkigunerako preparauta egoteko asmoz…
Ordubata terdietan zan irteera, ta Koro eta Iñakik beraiek 12:30 aldera irteerara urbilduko ziala esan ziguten, gente asko eongo dalako… gu azkenian ordubatetan urbildu ginan irteera, ordurako, petada galanta irteerako marran, beraz, beste behin atzetik hastia tokau jakun…
Irteera, PUM, eta 10 minutu beranduau alfonbrila gainian geuden, gure abenturia abian zan… Lehenengo kilometruak herri barrutik, eta hanka bat lurrian kada 2 por tres… herritik atera eta asfaltoko pista grabila edo harezkuagaitxik aldau zan hurrengo 100km-etarako.
Ibilbidian inguruan, 120km dia baina ez hemengo edozein btt martxatakuak bezelakuak… guztira 1300 metroko desnibel positibua uste dot (hori entzun nion metan tipo bati), beraz ezinda esan perfila gogorregixa danik… eta zailtasun maila bajua, nik ezpait naban aparteko arazoik euki ibilbide guztixan… jejejeje…
Lehenengo 20 kilometruak guztiz lauak zian, eta lehenengo anoa puntura (33.km) heldu aurretik bizpairu kilometroko subidita politx bati einbiar jakon aurre.
33. kilometrora ordu terdi pasa tardau gendun heltzen (ma o meno), bertan, ura hartzeko parada expres bat ein eta aurrera… hortik 40 km beherantza, oso azkar eiñ genitxunak, ez pedalei eman gabe ordia e?? hurrengo buffeta, 66km-an zauan kokauta, ta hortik aurrera 15 bat kilometro poliki-poliki goruntza… berriz ere nahiko azkar,kamelbag-a urez bete, txorizo pintxo 1 eta aurrera…
Igoera hontan nahiko ondo junginan, igeriketako saiuetako lana asko igartzen dot igoeretan batez ere… hortik aurrera beste anoa puntu 1, hirugarrena jada, 86.km-an ta berriz ere zeoze azkar-azkar hartu eta aurrera (portzierto, betaurrekuak jauzi jatazen hemen… eta enitxun aurkitxu… putada!!).
Eta hortikan aurrera sube-baja kontinuo batzuk, que desesperaban a cualquiera… eta metara heltzeko kriston gogua… 100. Kilometruan azken buffet libria, berriz ere zeoze jan, eta aurrera…
Hortik metara, lasai-lasai con txaparron incluido… tramo 1 guztiz lokaztuta, eta ekilibrio ariketak lurrera ez erortzeko… oso konplikaua jarri zan parte horretan… azkeneko 5 kilometruak, berriro ya asfaltautako zoruan gainian eta azken orduko bisitakin gainera… karranpak eskubiko gemeluan… pufffaaaa
6 ordu eta 10 minutu beranduo helmugan geuden… oso oso pozik eta satisfakzio itzelakin, ezpaida nolanahikua eindoguna!! Bejondeigula!!! Eta betikua, hurrengo urtian errepikatzeko?? Batek jakin, datozen aldaketa guztixekin… baina lagun artian eitxeko plan politxa iruditzen jata, dudarik gabe…
Helmugan, fideua, eta zerbeza 1…. eta dutxa hotz-hotz 1 makilaje guztixa kentzeko…
Bueno, hemen istorixian parte oso reduzido 1, eta halere nahiko ladrilo gerau jatala uste dot, jejejeje… hurrengo egoten geranetan kontauko dizkizuet detaile gehixau, ze badauz eta onak gainera…adibidez, dutxetara jun eta kotxera bueltau ginanian Aitorrek kotxeko giltzak galdu zitxula… panorama politxa, bixok motxila xume batekin, ez mobil, ez kartera, ezer gabe!! Baina tensiño handiko ordubete baten ondoren giltzak, mirarixak gertatzen dian bezela, agertu in zian… eskapada galanta bota gendun…
Astebukaera hontan debako triatloia, ta hurrenguan lagos!!! Aupa LRT!!
pd: Argazkirenbat topatzen badot ipinikot!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario